Berriak

 

Ikasturte berria abian da eta Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak udalerriko nerabeentzako programazio zabala eta animatua prestatu du urte amaierara arte. Urrian jarduera hauek egingo dira: hasteko, parkour tailerra, eta, ondoren, zumba-saio osasungarria eta irabiakiak egiteko tailerra. Horrez gain, hilabetea amaitzeko, beldurrezko pasabide tradizional eta arrakastatsua egingo da.

Parkour tailerra urriaren 19an izango da. Bertan, parte-hartzaileek ariketa hori behar bezala egiteko modua ikasiko dute, lesioak sufritzeko kalteak murriztuz. Horretarako, Parkour Bilbao Elkarteko monitore adituen laguntza izango dute. Tailerra 18:00etan hasiko da, Arrigorriagako Gaztegunean.

Osasunaren astearekin bat, eta bizimodu osasungarriaren garrantziari buruz kontzientziatzeko asmoz, zumba eta irabiakien tailer bat antolatu da. Urriaren 26an izango da, Abusu Zentro Soziokulturalean, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, urriaren 27an egingo da Arrigorriagako Gaztegunean, 18:00etan. Hasteko, parte-hartzaileek zumba-saio batez gozatuko dute. Ariketa fisikoa egingo dute musika animatuarekin eta konpainia onarekin. Horrez gain, irabiaki osasungarri bat prestatu ahalko dute, fruten kolore eta zaporeekin jolastuz, indarrak berritzeko.

Amaitzeko, urriaren 31n, beldurrezko pasabidea itzuliko da udalerrira. Trikimailu edo traturik gabe, Gazteria Sailak Halloween oso berezia prestatu du udalerriko nerabeentzat. Santu guztien egunaren bezperan, pasabideak beldurrezko eta dibertimenduzko osagarri guzti-guztiak bilduko ditu, beldurrezko jai horri dagokion moduan.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira. Parte hartzeko Gaztegunera jo behar da, aldez aurretik izena emateko.

Urriko nerabe agenda (PDF 134KB)

Urriko Abusuko agenda (PDF 113KB)