Berriak

 

Uda bukatu ondoren, bizitako esperientzia zirraragarriak oroimenean gordetzeko unea iritsi da; horren haritik, Arrigorriagako Udalak interesdunei jakinarazi nahi die uztailaren 2tik 20era bitartean egindako udalekuetako argazkien CDa jaso ahalko dela udaletxeko eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eta ikastetxean.

Aipatutako udaleku horietan 6 eta 11 urte arteko 240 haurrek hartu zuten parte, eta hainbat jardueretan gozatzeko aukera izan zuten. Agertoki nagusiak ikastetxea, kiroldegia eta plaza izan ziren, eta euskara bultzatzea, taldean lan egitea eta kirol ez lehiakorra egitea izan ziren nabarmendutako alderdiak. Horrez gain, aisialdiari eta ingurumenari lotutako irteerak ere egin zituzten.