Berriak

 

Seigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako Rockein! lehiaketa musikala iragarri du.

Rockein!-en izena emateko epea martxoaren 24rarte egongo da irekita. Sektoreko profesionalek osatutako epai mahaiak maiatzaren 12an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2018ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

Jokoan dauden sarien artean EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean jotzea daude. Seigarren edizio honetan FNAC eta Metro Bilbao Rockein!-eko laguntzaile berriak izango dira.

Parte hartzeko baldintzak

  • Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan jaio edo bizi den taldekide bat, gutxienez, edukitzea
  • Tokiko talderik onenari sarirako hautagai izateko: Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako taldekide bat, gutxienez, izatea
  • Taldekideek 16 urte baino gehiago edukitzea
  • Izena emateko orduan disko bat baino gehiago argitaratuta ez izatea, disko etxe batekin kontratua eduki ala ez.
  • Abestiak originalak izatea
  • Musika estilo guztiak onartzen dira
  • Aurretik Rockein!-en izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, arestian aipatutako baldintzak betez gero. Aurreko edizioetako irabazleek ezin izango dute saria jaso zuten kategoria berean errepikatu.

Jokoan dauden sariak:

Talde irabazlea

  • EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
  • EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
  • Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Tokiko talderik onena

  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Euskarazko talderik onena

  • Abesti baten grabazio eta ekoizpena
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Publikoaren saria

  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute) 

2017ko edizioaren zifrak:

  • 129 parte hartzaile (errekorra)
  • Tokiko kategorian 27 parte hartzaile (Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako taldekide bat gutxienez) eta 22 hautagai euskarazko talderik onenari sarirako
  • Irabazlea: Los Cosméticos (Bilbao). ‘Puro plástico’ EPa argitaratu dute (500 ale promozional CD Digipack euskarrian Alejandro Prieto ‘Prietasso’ren diseinuaz) eta ‘Úsame’ abestiaren bideokliparen ekoizpena
  • Tokiko talderik onena: Trastorna2 (Basauri)
  • Euskarazko talderik onena: Kiñubak (Galdakao)
  • Publikoaren saria: TOC (Mungia)

*2017an saritutako lau taldeek MAZ Basauri 2018an joko dute.

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock
Lehiaketaren oinarriak www.basauri.eus webgunean