Berriak

 

Udalak 2019. urteko Epifanian parte hartu nahi duten Arrigorriagako pertsona guztiei dei egiten die, antolatzeko egingo den lehenengo bilerara etor daitezen. Bilera urriaren 1ean egingo da, 19:00etan, Kultur Etxean.

Gabonetako ospakizunetan, Epifania antzeztea oso errotuta dagoen tradizioa da Arrigorriagan, 1969. urtetik aurrera egiten baita. Alabaina, udalerriko herritar guztien laguntza behar-beharrezkoa da, bai antolatzeko, bai abian jartzeko. 

Gainera, denborak aurrera egin ahala, jarraitutasuna bermatuko duen belaunaldi-txanda ziurtatu nahi da. Hori dela eta, Epifaniaren aldeko taldeak eta udalak herritar guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte, gazte zein helduak. Arrigorriagako ekitaldi enblematiko hau urtarrilaren 5ean egiten da beti, 19:00etan, udaletxeko plazan.