Berriak

 
Aurreko ikasturteetan bezala, Arrigorriagako Euskategia onenen artean dago HABEren hizkuntza-gaitasuneko probak gainditzeari dagokionez.

Arrigorriagako Euskaltegiko ikasleen % 72k egin dituzte HABEren B2 mailako hizkuntza-egiaztapenerako probak, eta C1 mailan, berriz, % 40k lortu dute titulua aurtengo azterketen lehen deialdian. Horrek euskaltegia erkidego osoko zentroen batezbestekoa baino askoz gorago kokatzen du, % 55ekoa baita batezbestekoa B2n eta ia % 28koa C1en.

A1, A2 eta B1 mailetako tituluak ebaluazio jarraitu bidez lortzen dira, eta azterketak Euskaltegian bertan egiten dira; maila horietan, gainditu dutenen tasa % 50etik gorakoa da.

Euskaltegiko arduradunak, beste urte batez, oso pozik daude lortutako emaitzekin, eta zorionak eman nahi dizkiete ikasle guztiei, erakutsi duten arduragatik eta egin duten ahaleginagatik. Era berean, gogorarazi nahi dute 2013an zentro hori lehen postuan zegoela euskalduntze-zentro guztietako emaitza hoberenen rankingean, eta espero dute “urrian hasiko den ikasturte berrian ere arrakasta hori bera izatea”.