Berriak

 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legea eta Arrigorriagako III. Plana betetzeko, Udalak Berdintasunerako Udal Batzordea sortu du, emakumeek parte hartzeko bide eta haiek ahalduntzeko tresna izan dadin.

Kontsulta eta informazio-izaera izango du, eta bere araudian bildutako helburu eta funtzioetako batzuk honako hauek dira: emakumeen eskubideen defentsa eta hedapena, gehien bat askotariko bazterkeria jasaten dutenena; Udalaren politika eta zerbitzuak emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzeaz arduratzea; neurriak proposatzea eta proposamenak egitea.

Hain zuzen ere, haien zeregina betetzeko, batzordekideek genero berdintasun eta ikusmoldeari buruzko prestakuntza-modulu batean parte hartuko dute, zeinak “ohiko hizkera hitz egitea” erraztuko dien eta alor honekin lotutako udal-politikak diseinatu, ebaluatu eta kudeatzean parte-hartze informatua egiteko aukera emango dien.

Lehenengo moduluan berdintasunari buruzko kontzeptuak lantzen dira, hala nola sexu-genero sistema, lanaren banaketa sexuala eta bazterkeria motak. Modulu hau honako hauek osatuko dute: arauen esparruak eta politiken ardatzek, gobernu onek, ahalduntzeak, kontziliazio erantzunkideak eta bortizkeriak. Sei ordu iraungo du, eta udaletxean egingo da, urriaren 4an, 11n eta 19an, 17:00etatik 19:00ak arte.

Bigarren moduluaren helburua emakumeen lidergoa finkatzea izango da, eta, horretarako, honako hauek landuko dira: kontzientzia hartzea, banakako gaitasunen indartzea eta antolaketa kolektiboa eta emakume-sareak (benetakoak eta birtualak). Guztira, 9 prestakuntza-ordu izango dira, udaletxean, azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 17:00etatik 19:00ak arte.

RED KUORUM y FAKTORIA LILA, generoan adituak diren aholkularitzak, izango prestakuntza dinamizatzearen arduradun, Berdintasuneko Udalaren Sailarekin batera.