Berriak

 

Ikastaroan izena eman duten emakumeez gain, interesa duten guztiek parte har dezakete ikastaroari hasiera emango dion hitzaldi/mahai-inguruan. Urriaren 4an izango da, 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta hau izango da gaia: “Haurduntza subrogatua eztabaidagai”. Isabel Quintana abokatuak emango du hitzaldia, Barakaldoko ARGITAN Emakumeentzako Aholku Etxeko zuzenbide- eta lan-arloko aholkulari gisa, eta informazio zehatza emango du gaiaren edukiari, egungo lege-egoerari eta familientzat dituen inplikazioei buruz. Horrez gain, bertaratzen direnek egindako galderei erantzungo die.

Ikastaroari hasiera eman ondoren, ohiko saioak urriaren 9an hasiko dira herriguneko taldeentzat eta urriaren 10ean Abusuko taldearentzat.

 Kartela ikusi (PDF 59KB)