Berriak

 
Abusuko Liburutegiko bi jarduera aukeratu dituzte, María de Moliner Kanpainan parte hartu duten Liburutegi Publikoetan azken urteotan egin diren irakurtzea sustatzeko praktika onen bilduma osatzeko.  Bilduma honen argitalpenak honela izena du: Liburutegietan Irakurtzera Animatzeko Jardueren Gida. María Moliner Kanpaina. Urritik aurrera eskuragarri egongo da Irakurtzea Sustatzeko Planaren webgunean

Gida honen helburua da irakurtzea sustatzeko 115 jarduera original eta berritzaileenak ezagutaraztea. Zehazki, Abusuko Liburutegiko bi egitasmo jasotzen dira zerrendan: Bularretik mintzora, haurrei zuzendua, eta Abusuko Mikrobiblioteka, publiko guztiari zuzendua.

Gidan esaten denaren arabera, lehenengoa “proiektu aitzindaria da komunitate honetan, eta azpimarratzen du garrantzitsua dela jaiotzetik irakurtzea. Hamabi herritan egiten da, besteak beste Arrigorriagan, liburutegiaren eta osasun-zentroaren lankidetza dela eta. Hasiera batean, 2 urtetatik 6 urtera bitarteko haurrentzat zen, baina zabaldu egin da adin-tartea haurdunaldia eta lehen haurtzaroa ere sar dadin”.

Publiko guztiarentzako beste atal batean, Abusuko Mikrobiblioteka dago, mikrokontakizunak eta mikrobiografiak ardatz dituena. Gidan honela definitzen da “literatura-sorkuntzarako balio duen gune erreal zein birtuala. Horretarako, mikrokontakizunak eta ahalik eta jende gehien biltzeko moduko jarduerak baliatzen dira”. Honako hauek nabarmentzen dira egitasmoaren helburu gisa: idazketaren bitartez irakurketara hurbiltzea, sormena sustatzea, liburutegian gune berriak sortzea eta erabiltzaileak protagonista izango dituzten jarduerak proposatzea”.

Jarduera horiek gidan sartzeaz gain, zorionak eman dizkiete “jarduerak diseinatzeko izandako sormen eta asmamenagatik, eta auzokoen artean irakurtzea sustatzeko egin duten lan bikainagatik ere”.

Hala ere, aitorpen honek ekarri dion harrotasunak ez du Abusuko udal-liburutegia distraitu, eta berreskuratu du jada oporren bueltako jarduera. Orain, hainbat egitasmo ditu martxan, eta interesdun guztiek parte hartu ahal izango dute horietan. Irekita dago tailer hauetan izena emateko epea: mikrokontakizunak sortzeko tailerra, helduentzako irakurketa kluba eta familian irakurtzea 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, senide batek lagunduta.