Berriak

 
Arrigorriagako Udalak jakinarazi nahi dizue Eusko Jaurlaritzak bigarren semea edo alaba izateagatik familiei ematen dizkien diru-laguntzak hiru urtera luzatu dituela. 2018. urtean bi urte betetzen dituzten adin txikikoak dituzten familiek hirugarren urterokoa eskatu ahal izango dute 2018ko abenduaren 31 arte.

Eskaerak Arrigorriagako udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) egin ahal dituzue, 08:00etatik 14:45era. (irailean 08:00etatik 13:45era).