Berriak

 

Arrigorriagako Gazteen Arte Azokaren seigarren edizioa egingo da abenduaren 15ean, larunbatean, eta 16an, igandean. Bertan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek aukera berri bat izango dute euren talentua erakusteko, baita euren sormen-lanak saltzeko ere.

Aurreko bost edizioetan arte diziplina eta artisautza mota desberdinetako erakusketak ikusteko aukera izan da, hala nola pintura, eskultura, zeramika, kakorratz eta puntu lanak, imitaziozko bitxiak eta osagarriak, pirografia, decosweet, fimoa, kandelak, beirateria artistikoa, arropa… Udaleko Gazteria Sailak artista gazte berriak azokan parte hartzera animatzen ditu. Larunbatean 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik jendearentzat, eta igandean 11:00etatik 15:00etara arte.

Edozein ideia edo proposamen baliagarria izan daiteke, baina antolakuntzak parte-hartzea itxi behar du. Beraz, azokan parte hartzeko interesa dutenek izen-ematea formalizatu behar dute. Horretarako, Gaztegunearekin harremanetan jarri behar dira, 946 001 876 telefono-zenbakiaren edo gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikoaren bidez.