Berriak

 

Joan den irailaren 15ean, Arrigorriagako udal-kiroldegian Arrigorriagako Triatloi Txikiaren zortzigarren edizioa egon zen. Benetan arrakastatsua izan zen parte-hartzeari eta ikusleei dagokienez. Eguraldi onak animatuta, 160 haurrek eta 25 familia-taldek baino gehiagok hartu zuten parte antolatu ziren probetan; kirol horretaz gozatzeko gogotsu agertu ziren, eta giroa bikaina izan zen.

Aurten ere, Urbiko Triatloi Taldeak antolatu zuen ekimena, eta eskerrak eman nahi dizkiegu kiroldegira etorri ziren pertsona guztiei, “Un sorbo por la inclusión” kanpainarekin bat egiteagatik.