Berriak

 

Arrigorriagako udal-kiroldegiak Triatloi Txikiaren zortzigarren edizioa hartuko du larunbat honetan (irailak 15), 16:00etatik aurrera; bertan, benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur kategorietako haurren gaitasuna, abiadura eta erresistentzia jarriko dira proban.

Urbiko Triatloi Taldeak antolatu du proba. Uretan egin beharreko zatia kiroldegi kanpoko igerilekuan egingo da, eta bizikletaz eta korrika egin beharreko zatiak ibai ondoko pasealekutik Lonboraino eta kiroldegiko pistan. Zati batetik bestera aldatzeko boxak igerilekuaren ondoan egongo dira, eta urte berean jaiotako hamar parte-hartzaileko sailak egingo dira.

Haur kategoria izango da lehiaketan parte hartzen lehena, 2004an eta 2005ean jaiotakoak, alegia. 80 metro egingo dituzte igerian, hiru kilometro bizikletaz eta 1.000 metro korrika. Jarraian, kimu kategoriaren txanda izango da, 2006an eta 2007an jaiotakoak. 60 metro egin beharko dituzte igerian, 1.500 bizikletaz eta 750 korrika. Ondoren, benjamin kategoriakoak lehiatuko dira, 2008an eta 2009an jaiotakoak. 40 metro egingo dituzte igerian, 1.500 metro bizikletaz eta 500 metro korrika. Amaitzeko, benjamin aurreko kategoriaren txanda izango da, 2010ean eta 2011n jaiotakoak. 20 metro egingo dituzte igerian, 500 bizikletaz eta 200 korrika.

Bizikletaz egin beharreko zatian beharrezkoa da kaskoa erabiltzea. Zati horretan eta atletismokoan soina estalita eraman beharko da. Parte hartzeko beharrezkoa da izena emateko orria betetzea. Kiroldegian bertan edo www.urbikotriatlon.com webgunean eskura daiteke. Irailaren 14a baino lehen aurkeztu beharko da orria kiroldegiko harreran edo posta elektronikoz, urbiko@gmail.com helbidean. Probaren egunean ezingo da izena eman.

Iaz egin zen moduan, nahiz eta euria egin, 18:00etan Familiako Triatloia egingo da, eta, horretarako, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, www.urbikotriatlon.com helbidean, lasterketaren eguna baino lehen. Bi kategoria egongo dira, bizikletan egin beharreko distantziaren arabera (500 metro batetik, eta 1.500 metro bestetik), eta beharrezkoa izango da Triatloi Txikian parte hartu duenetako bat izatea bizikleta-proba egiten duena.

Kartela ikusi (PDF 1,76MB)