Berriak

 

Eskolako jangelako begirale, informatika (Word eta Excel) eta elektrizitateko ikastaroetan izena emateko epea irekita egongo da irailaren 10etik 28ra bitarte

Lan Berri Foru Aldundiko programaren barruan, Arrigorriagako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Sailaren bitartez, hainbat ikastaro emango ditu udalerriko langabeentzat, datozen urrian eta azaroan. Zehazki, eskolako jangelako begirale izateko, informatikako (Word eta Excel programak) eta elektrizitateko prestakuntza eskainiko da; horretarako, interesdunek irailaren 10 eta 28 bitartean eman dezakete izena.

Lehena, eskolako jangelako begiralearena da; 25 ordukoa izango da, eta urriaren 15etik 19ra egingo da. Informatikakoa izango da hurrengoa: 45 prestakuntza-ordu izango ditu, Word eta Excel programetan, eta urriaren 22tik azaroaren 2ra emango da.

Hirugarren ikastaroak elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak izango ditu oinarri, elektrizitateko, eta tentsio baxuko eta altuko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanetako lan-arriskuen prebentzio espezifikoaz gain. Guztira, 45 ordu izango dira (25+20), eta azaroaren 5etik 16ra egingo da.

Ikastaroetan parte hartzeko, ezinbesteko betekizuna izango da Arrigorriagan erroldatuta egotea eta langabe-egoera egiaztatzea; beraz, eskaera-inprimakia beteta, NANa eta eguneratutako LEABD agiria eskatuko dira. Era berean, beharrezkoa izango da Lan Berri programaren hartzaile den kolektibo batekoa izatea. Eskaerak Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko dira, edo Abusuko Zentro Soziokulturalean, irailaren 28a baino lehen.

Onartutako pertsonen zerrenda urriaren 10ean argitaratuko da, data eta ordutegi zehatzekin batera, eta eskatutako leku kopurua eskainitakoa baino handiagoa bada, sarrera-proba bat egingo zaie eskatzaileei.

Informazio gehiago:

Kartela ikusi (PDF 196KB)