Berriak

 
Kirola eta euskara elkarren eskutik joango dira 2018ko Madalenetan. Etorkizun Futbol Taldearen, Arguia Pilota Eskolaren, Errekondo Padel Taldearen, Padura Saskibaloi Elkartearen, Arrigorriagako Txirrindulariak taldearen eta Jaien Batzordearen lankidetzari esker, erakunde horiek uztailaren 20an, 21ean eta 22an antolatzen dituzten kirol-ekintza guztietan ahalegina egingo da euskararen erabilera sustatzeko parte-hartzaileak futbolean, pilotan, padelean edo saskibaloian jokatzen diren bitartean edo bizikletaz ibiltzen diren bitartean.

Sentsibilizazio-jardunaldiak izango dira; kirol-jarduerak egiten diren bitartean, "speaker" batek euskaraz animatuko du giroa eta partaideen eta bertaratzen direnen artean kirolean euskara sustatzearen aldeko pegatinak banatuko dira.