Berriak

 
Uztailaren 19an (osteguna), 20:00etan, Aritz Berri Dantza Taldeko kideek 2018ko Madalenei ekiten dietenetik hasita, Tarunba percusión, Sama Siku fanfarrea eta taldearen beraren lagun eta txistularien doinuekin batera, musika oso presente egongo da Arrigorriagako jaietan.

Lehenengo egunean, Kantatuaz kaleko animazioa ere izango da, eta bertako DJ GOMIk eta DJ Markelinek emanaldia eskainiko dute udaletxeko plazan. Txosnetan, berriz, Mockers, Tooth eta La Txirla taldeak izango ditugu.

Gainerako egunei dagokienez, goizean goizetik Izaldeko trikitilarien alaitasuna izango dugu, eta hilaren 22an (igandea), Barakaldoko Udal Musika Bandak ohiko kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupeetan. Aurretik, agertoki berean, ostiralean, kale-antzerkiaz gozatuko dugu Tornado konpainiako "Amigos con derecho a robo" lanarekin, 19:00etan, eta geroago, Aritz Berriko Euskal Dantzak izango ditugu. Egun horretan, rock-kontzertuak egingo dira plazan, bertako Disaster now, Kaotiko eta En tol Sarmiento taldeen eskutik. Barua parkean lehengo musika eskainiko du DJ Festa-sound-ek, eta plazan, ostera, Trikizio izango dugu goizaldean.

Hilaren 21ean (larunbata), 20:00etan, XXX. Folklore Jaialdia egingo da, eta Ipar Osetia, Ruanda eta Galdakaoko taldeek parte hartuko dute. Bestalde, Lokomotores taldeak girotuko ditu udalerriko kaleak rock-bertsioekin eta Montecristo taldeak berbena-show bat eskainiko du 23:00etan. Ordu berean, kontzertuei ekingo zaie txostenetan, talde hauen eskutik: Siroka, Rat-zinger eta Beranduegi.

Hilaren 22an (igandea) ADECKAk antolatutako IX. Playback Lehiaketa egingo da, eta ondoren, Puro Relajok kontzertu mexikarra eskainiko du. Hori baino lehen, Fritanga elektro-txarangak girotuko ditu kaleak, eta, ondoren, DJak arituko dira txosnetan.

Azken eguna hasteko, “Txapela buruan eta dantza munduan” haurrentzako ikuskizuna eskainiko da udaletxeko plazan eta zenbait egunez Sama Siku taldea entzun ondoren, Ku-klux fanfarrea ibiliko da kaleetan 19:00etatik aurrera. Ordu berean hasiko da Iparraldeko Mystérieuses Coiffures konpainiaren "Xori-gizonaren elezaharra" dantza-ikuskizuna.

20:00etan, Patxi eta konpainia taldearekin erromeria izango da PP2n, eta Tolín abeslariak emanaldia emango du adinekoentzat Barua parkean. 22:00etan, berriz, bertako Meridian Rock Band eta Play de game tribute to Queen taldeek emango diote musikaren arloko amaiera bikaina 2018ko Madalenei.