Berriak

 

GAZTEDI NERBIOI-IBAIZABAL (2017-2019) programaren markoaren barruan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak  europar mugikortasunerako 7  beka esleitu dituzte Eskualdeko udalerrietan (Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio) erroldatuta dauden gazteentzat (18-30 urte). Beka horiei esker, gazteek Europako beste eskualde batzuetan praktikak eta ikaskuntza prozesuak garatzeko aukera izango dute.

Programa horren helburu nagusietako bat da kalitatezko enplegurako aukerak sortzea eta gazte horien gaitasuna eta prestakuntza hobetzeko aukera eman dezaketen nazioarteko esperientzietarako sarbidea erraztea.

Esleitu direnen artean Ikasle gazteentzako europar mugikortasunerako 6 beka (enpresetan praktikak gauzatzeko bekak) eta gazte ekintzaileentzako europar mugikortasunerako beka bat (Europako enpresariekin egiten diren egonaldien bidezko ikaskuntzarako bekak)

Bekek hiru hilabeteko iraupena izango dute (2018ko iraila eta abendua bitartean) eta helmuga den herrialdean burutuko den hizkuntza-trebakuntza batekin osatuko dira. Bekek joan-etorriko gastuak, ostatua eta mantenua, tokiko garraioa eta laguntza-asegurua hartzen dute barne.

Horretaz gain, bekadunek egonaldia irauten duen bitartean laguntza eskainiko dien harremanetarako tutore bat izango dute harrera egiten duen herrialdean.