Berriak

 

Arrigorriagako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko lanei heltzea erabaki du. Hain zuzen ere, 2010ean hasi ziren lan horiek, baina 2011ko martxoaren 31ko Udalaren osoko bilkuran “Plan Orokorraren Irizpideak, Helburuak eta Aukerak” onartu ondoren, gelditu egin ziren. Aurrerapenean bi sektore urbanizagarrietan (AR-R2 Lanbarketa eta Bentakoerreka industria-sektorea) esku hartzea proposatzen zen, baina horiei eragiten zieten bi prozesu judizialen ondorioz, prozesua eten zen. Gaur egun, prozedura horiek epai irmoa dute eta, beraz, desblokeatu egin da Plan Orokor berriari berme osoz ekiteko bidea; eta horretan oinarrituta, Udalak erabaki hau hartu du.

Arrigorriagako Plan Orokorraren Irizpideak, Helburuak eta Aukerak berresteko dokumentua da. 2011n onartu zen, herritarrek parte hartzeko prozesu zabal baten ondoren, eta orain dokumentu haren zenbait alderdi berrikusteko premia sortu da, arrazoi hauek direla eta:

  • Lanbarketa eta Bentakoerrekako lurzoru urbanizagarriei buruzko epai judizialetara egokitzea.
  • Plangintza errealitate fisikoari egokitzeko aldaketak egitea.
  • Dokumentua egokitzea 2011z geroztik EAEn garatutako udalaz gaindiko antolamendu-tresnek (lurraldekoak eta sektorekakoak) ezarritako xedapen berrietara.

 “Plan Orokorreko Irizpideak, Helburuak eta Aukerak Eguneratzea” dokumentua lantzeko herritarrek parte hartzeko prozesuak 2 hilabeteko iraupena izango du, uztailaren 10etik irailaren 10era, hain zuzen. Epe horretan, prozesuan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek nahiz elkarte eta gainerako erakunde interesdunek, horretarako diseinatutako edozein partaidetzarako bitarteko erabiliz.

Hasteko, dokumentua Lonbo Aretoan aurkeztuko da datorren uztailaren 10ean, 19:00etatik aurrera. Eta uztailaren 12an, ordu berean, Abusu Zentro Soziokulturalean. Horrez gain, Udalaren webgunean online betetzeko galdetegi bat egongo da. Dokumentu bera paperean ere egongo da eskuragarri interesa dutenentzat, informazio-panelen erakusketak irauten duen bitartean (07/10etik 09/10era, Udaleko HAZn, 08:00etatik 13:45era; eta 07/12tik 08/10era eta 09/01etik 09/10era Abusu Zentro Soziokulturalean, 08:00etatik 14:45era).

Informazio gehiago (PFG 678KB)