Berriak

 

Beste urte batzuetan bezalaxe, aurten ere Arrigorriagako jaietan herriko erretiratu eta pentsiodunak omentzeko bazkaria egingo da; uztailaren 20an izango da, udal kiroldegiko PP2 eremuan.

Bazkarira joan nahi dutenek txartelak jaso beharko dituzte, arratsaldez, Herriguneko Erretiratu eta Pentsiodunen Etxean (astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara) edo Abusukoan (astelehen eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara); eta goizez, 08:00etatik 13:45era, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), hala Abusu Zentro Soziokulturalekoan nola udaletxekoan.

Txartelak jasotzeko azken eguna: uztailak 16