Berriak

 

Eguraldi onarekin gogo handiagoa izan ohi dugu udalerriko pasealekuetan eta gune berdeetan ibiltzeko; hori dela eta, Arrigorriagako udalak kanpaina bat egin du gogorarazteko arau batzuk errespetatu behar direla herritarren artean elkarbizitza ona izateko maskotei lotuta.

“Zure txakurra, zure ardura; Tu mascota es cosa tuya” leloa erabiliz, txakurren jabeei gogorarazi nahi zaie lotuta eraman behar dituztela eremu eta ordu zehatz batzuetan, arraza arriskutsuetakoak lotuta eta muturrekoarekin eraman behar direla, eta beti jaso behar direla haien gorotzak.

Alde horretatik, gogorarazi da Landarraga, Mendikosolo eta Ollarganeko eremuak ez ezik, orain Arrigorriagak beste eremu bat ere baduela neguaz geroztik Lonbon, udalerriko herritarrek beren maskotak edozein ordutan pasea ditzaten.

Alkatetzaren dekretua (PDF 96,33KB)

Guneak eta ordutegiak (PDF 2,98MB)