Berriak

 

Arrigorriagak “Busti zaitez” kanpainarekin bat egingo du igandean, eta udal-igerilekuan gune solidario bat jarriko du

Arrigorriagako Udalak aurten ere “Busti zaitez” kanpainarekin bat egingo du esklerosi anizkoitza duten pertsonekiko elkartasun zein gizarte-sentsibilizazio ekintzen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko hondartzetan eta igerilekuetan uztailaren 8an, igandea, egingo direnak. Bertan, nahi duenak doan parte hartu ahal izango du.

Udal-kiroldegiaren barruko igerilekuan, hain zuzen ere, gune bat jarriko da 09:00etatik 14:00etara, non ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek nahi beste metro igeri egiteko aukera izango duten. Boluntarioek egiaztagiri bat emango diete igeri egiten duten pertsona guztiei, eta eguna amaitzean egindako metro guztiak batuko dira esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko ekitaldi sinboliko batean. Horrez gain, egunean zehar, esklerosi anizkoitza zer den eta kanpainan parte hartzeko eta laguntzeko modua azaltzen dituzten diptikoak eta informazioa eskainiko dituzte boluntarioek.

Ekimenean, merchandising produktuak eskainiko zaizkie bertaratutakoei; besteak beste, kamisetak, motxilak, jantziak, zapiak eta abar egongo dira. Material hori saltzeagatik lortzen diren diru-sarrerak gaixoak ezintzen dituen gaixotasun kronikoa pairatzen dutenentzako errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuak batera finantzatzeko erabiliko dira.