Berriak

 

Aurten ere, datorren uztailaren 1ean, Abrisketako Done Peri (San Pedro) ermitan, Arrigorriagan, ohiko jaieguna egingo da, kirol-, gastronomia- eta musika-jarduerez betetako egitarauarekin.

Animazioa goizeko 10:30ean hasiko da, eta ohiko igoera egingo da, erromerian, plazatik ermitara. Ordu erdi geroago, auzoko herritarrak agurtu eta kalejira bat egingo da, Trikitixa Izalderen eskutik.

12:00etan, meza egingo da Done Peri ermitan, eta, amaitzean, 12:30ean gutxi gorabehera, Aritz Berri euskal dantzen taldea arituko da. Dantzen ostean, 13:00etan, txakolin- eta oliba-dastatzea egingo da, aperitibo modura.

Ondoren, Bizkaiko artzain txakur erakusketa Abrisketako landetan egingo da. (13:15ean). Gero, 14:30ean, landa-bazkaria egingo da. Egitaraua ixteko, arratsaldean, Orots musika-taldeak joko du, eta 17:00etatik aurrera jaia girotuko du. Jantzi tradizionalekin joateko deia egiten da.

Kartela ikusi (PDF 1,59MB)