Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuen mendeko Prebentzioko Bitartekaritza Taldeak “Kerik gabeko gelak” programaren beste edizio bat kudeatu du. Programa Bigarren Hezkuntzako institutuetan egiten da Europako 21 herrialdetan, Europako Gazteak eta Tabakoa sarearen (ENYPAT) barruan. 1997. urtetik egiten den lehiaketaren ebaluazioaren arabera, programa eraginkorra da tabakismoaren hasierari aurrea hartzeko.

Programa Eusko Jaurlaritzaren Droga Menpekotasunen Zuzendaritzak eta Osakidetzak sustatu dute, eta irauten duen bitartean, urtarriletik apirilera hain zuzen ere, gelakideek, irakasleak barne, tabakorik ez erretzeko konpromisoa hartzen dute. Tabakoari buruzko informazioa eta kontzientziatze jarduerak egiten dira, eta amaieran ikasleek kamisetak diseinatzen dituzte tabakoaren aurkako prebentzio mezu batekin.

DBHko 2. mailako ikasleek parte hartu dute “Kerik gabeko gelak” programaren edizio honetan. Lehen saria (uretako MP3 bat) Izaro Iturriondobeitiak eta Elene Lópezek irabazi dute; bigarrena, berriz, Jone Argoitiak, Azibar Elorzak, Endika Requejok eta Endika Salamancak; eta hirugarrena, azkenik, Olatz Arranzek, Olatz Barragánek, Eva Menachok eta Izaro Zamoranok. Bigarren eta hirugarren sarien irabazleek erraketa bat eta kiroldegian tenisean aritzeko saio bat eskuratu dituzte. Horrez gain, parte-hartzaile guztiek diploma bana jaso dute. Sariak emateko ekitaldia ekainaren 19an egin zen, Arrigorriagako udaletxean, eta bertan izan da Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia Begoña Estivaliz.