Berriak

 

Denboraren poderioz, gau horretan sua pizteko ohitura mantendu da. Su garbitzailea da, eguzkia irudikatzen du eta horren gainean gutxienez hiru aldiz egin behar da jauzi urte ona izateko; gainera, horren inguruan dantzatu behar da. Era berean, balio ez duten edo aldatu nahi duguna irudikatzen duten gauzak sutara botatzea ere tradizioaren parte da..

San Joan gauaren herri-ospakizunak askotariko jarduerez jositako programazioa izan ohi du, umeei ez ezik, gazte nahiz helduei zuzendutakoa. Gazteria zinegotziak, Argoitz Gómezek, azaldu duenaren arabera, “lortu nahi dugu guztiok jai-giroan igarotzea arratsaldea, Mendikosolobarrena eta Mintegia parkearen inguru naturalean, hain zuzen. Beste urte batzuetan bezala, ziur asko gure biztanleez gain, inguruko udalerritako herritarrak ere etorriko dira”.

Urteko gaurik laburrenaren sua beste hainbat jarduerekin batera ospatuko da, besteak beste puzgarriekin, tailerrekin, txokolatadarekin, berbenarekin, etab.

Programa:

17:00etatik 20:00etara: Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak (aurpegia margotzea, eta txapak, eguzki-lore- nahiz lauburu-paparrekoak, orri-markatzaileak eta su-itxurako imanak eta abar egitea).

17:00etatik 20:00etara: Giza mahai-futbola eta bumper ball-ak nerabe, gazte eta helduentzako.

20:30etik 21:00etara: Txokolatada.

21:00etatik 22:15era: Dantzak.

22:30ean: Sua piztea.

22:45etik 00:00etara: Dantzan jarraituko dugu.

Hori guztia musika- eta jai-giro handiarekin.

Kartela (PDF 303KB)