Berriak

 

Aurkeztu dira euskara normalizatzearen aldeko ekimena eta enbaxadore-lanak egingo dituzten 11 pertsonak.

Arrigorriagako udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zen atzo "EUSKARALDIA, 11 egun euskaraz" ekimenaren aurkezpena. Jarduera hori Euskal Herriko udalerri askotan egingo da eta helburu du euskararen erabilera sustatzea eta herritarrei beren hizkuntza-ohiturak aldatzen laguntzea.

Arrigorriagan, ekimen hori koordinatzeko lantalde bat sortu da. Talde horretan elkarte euskaltzale askok hartzen dute parte, baita banakako pertsonek eta Udalak ere. Atzoko ekitaldia Aneguria abeslariak aurkeztu zuen, gure udalerriko EUSKARALDIA ekimenari hasiera emanez. Bertan, hainbat xehetasunen berri eman zen. Besteak beste, ekimenak hamaika enbaxadore izango ditu; talde anitza da generoari, adinari eta arlo profesionalari dagokienez.

Arrigorriagako hamaikakoa honako hauek osatzen dute: MADDI RUIZ DE AZUA, AITOR PAREDES, JOANA GARCIA, ARKAITZ ZIPITRIA, AINHOA GALDEANO, TERESA CAMPOS, IRATXE FRESNEDA, DANEL ELEZKANO, IRANTZU GOIKOETXEA, JOSEBA ANDONI LAISEKA, EVA MEÑIKE

Euskaraldiaren bideoa ikusi: https://youtu.be/F-tSIDzG9ys