Berriak

 

Egitasmo honek irakurleei aukera ematen die irakurriak dituzten liburuak modu erabilgarrian uzteko eta beste liburu interesgarri batzuk doan eskuratzeko

12 urtez, Arrigorriagako Udal Liburutegiak (herrigunea) liburu erabilien azoka bat antolatu du, Liburuaren Egunaren inguruan, eta jende askok parte hartu izan du beti. Azken edizio honetan 1.150 dokumentu egon dira erakusgai, eta pertsona asko eta asko (haurrak, gazteak eta helduak) bertaratu dira liburuak trukatzera eta haiei bizi berri bat ematera.

Hori dela eta, egokitzat jo da Kultur Etxeko lehenengo solairuko hallean stand iraunkor bat uztea urte osoan, xede horretarako.

Truke-puntuaren funtzionamendua errazte aldera, zenbait gidalerro ezarri dira eskaintzen diren dokumentuak interesekoak eta publikoarentzako erabilgarriak izan daitezen.

Aintzat hartzeko irizpideak:

• Kontserbazio-egoera onean dauden dokumentuak utziko dira bakarrik, hau da, apurtuta, gaizki koadernatuta, zikin, hezetasunekin etab. ez daudenak.
• Informazio-xedea eta eduki eguneratua duten dokumentuak utziko dira bakarrik. Ez dira zaharkitutako euskarrietan dauden dokumentuak utziko (adibidez, VHS formatuan).
• Oro har, ez dira entziklopediak utziko.
• Ez dira kopiak onartuko; hau da, ez fotokopiarik liburuen kasuan, ez grabatutako kopiarik ikus-entzunezkoen kasuan.