Berriak

 

Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udalak herritarrei zenbait laguntza eskainiko dizkie euskara ikastea eta hobetzea errazagoa izan dadin, bai Udal Euskaltegian, bai beste zentro batzuetan.

Euskara ikasteko banakako beken eskabideak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 15etik irailaren 30era egongo da irekita, diru-laguntzak norgehiagokarik gabe emateko araubidearekin bat etorriz.  Interesa duten herritarrek udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusu Zentro Soziokulturalean aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

Dekretua (PDF 60,5KB)