Berriak

 

Datorren ekainaren 14an, ostegunean, 19:00etan EUSKARALDIA aurkeztuko dugu Arrigorriagako Udalbatza aretoan. EUSKARALDIA, 11 egun euskaraz, Euskal Herri osoko herri askotan egingo dugun ariketa da eta haren helburua da euskararen erabilera areagotzea eta herritarrei laguntzea hizkuntza ohiturak aldatzen.

Arrigorriagan ekimen hau koordinatzeko lan-talde bat eratu dugu: hainbat elkarte, norberaren izenean datozenak eta Udala, denak elkarlanean.

Jarduera honek hasiera emango dio Arrigorriagako EUSKARALDIAri eta ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aurkezpenean Aneguria kantaria izango dugu aurkezle eta Euskaraldiaren helburuak eta zirrikituak azalduko dizkigu.

Gainera, euskararen normalizaziorako ariketa honetan parte hartzea erabaki duten hamaika laguneko taldearen aurkezpena egingo dugu. Talde hau Arrigorriagako Euskaraldiaren erreferente izango da, ekimenaren enbaxadore, eta adina, genero edo lan/ikasketa esparruari dagokionez, talde anitza.

Informazio liburuxka (PDF 34KB)