Berriak

 
Arrigorriako Udalak Luis María Ormazabalek idatzitako “Los Ecos del Silencio” eleberri autobiografikoaren berrogeita hamar ale inguru bildu ditu. Ormazabal Euskadiko Partidu Komunistako buruzagi historikoa izan zen, eta gure udalerrian bizi da orain dela 68 urtetik. Gaur egun 93 urte ditu, eta bere lanean frankismoaren ondorioz jasan zituen zenbait esperientzia kontatzen ditu: atxiloketak, espetxeratzeak, torturak eta abar.

Muskizen jaio bazen ere, Ormazabalek bihotzean darama urte hauetan guztietan bizitoki izan duen herria, Arrigorriaga, eta ale bat Udalari eskaini nahi izan zion. Asier Albizua alkateak harrera egin zion ekitaldi xume baten bidez; Ormazabalen bizi-ibilbidea goraipatu zuen eta poza agertu zuen haren lana udal-liburutegian banatzeko aukera izateagatik.