Berriak

 
Ikasturte honetan antolatutako Berbalagun taldeek joan den astean egin zuten azken saioa. Hamabost lagun ibili dira aurten euskarazko harremanak bultzatzeko sortu diren hiru taldeetan eta eurek adierazitakoaren arabera oso gustura ibili dira eta datorren urtean ere jarraitzeko asmoa azaldu dute, programarekin jarraituz gero.

Adin eta euskara-mailari dagokionez, denetarik egon da. Izan ere, partaide batzuk euskaltegiko B1 mailan dabiltzan arren, bete batzuk aspaldi alfabetatutako euskaldun zaharrak dira. Eskarmentuari begiratuz gero ere, batzuentzat aurtengo esperientzia berria izan bada ere, hainbat aspalditik berbalagunkide zintzoak izandakoak dira.

Ezaguna den moduan, Berbalagun programaren barruan astero kafetxo bat hartuz elkarren antzeko gustuak dituen jendea elkartzen da euskaraz hitz egiteko dinamizatzaile baten gidaritzapean.