Berriak

 
Herritarrentzako zerbitzua hobetzeari begirako ekinaldien barruan, Arrigorriagako Udalak bai bere izapideen eskuliburua eta bai Udaleko sailetako zerbitzu-kartak eguneratu ditu.

Bai eskuliburua eta bai zerbitzu-kartak eskuragarri daude Udalaren webgunean, Arrigorriagako herritarrek eta interesa duten pertsona nahiz erakundeek, oro har, kontsulta ditzaten.

Eguneratze-lanek ahalegin handia eskatu diete udal-sail guztiei; Udalean egiten duten lanaren inguruko izapide guztietan azken urteetan egondako aldaketak sartu dituzte, baita zerbitzu-kartan egondakoak ere, non ematen dituzten zerbitzuak azaltzen diren. Era berean, beharrezko lanak egin dituzte dokumentu bakar modernoago, erakargarriago eta nabigagarriago bat egiteko, egungo garaiekin bat.

Zehazki, izapideen eskuliburuari dagokionez, azalaren diseinua aldatu da, edukiak eguneratu dira eta sare sozialetako estekak gehitu dira (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), eta lege, dokumentu eta webguneekin lotura egin, euskaraz eta gazteleraz.

Zerbitzu-kartak eguneratu egin dira jasotako informazioarekin, aurretik aipatutako sare sozial horiekin guztiekin lotura egin da eta hiperestekak egin dira, bi hizkuntza ofizialetan.