Berriak

 
Arrigorriagako Udalaren Euskaldun Berria erakusketa-aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterreko amaierako lanen erakusketa bat egingo da, ekainaren 6tik 16ra.

Erakusketa hau Udalaren eta UPV/EHUren hitzarmen baten ondorio da, artista gazteak sustatzeko. Bosgarren urtez etorriko da Arrigorriagara, eta, oraingo honetan, ikasle eta irakasleek kanpora egindako lan-irteeretako lanak jasotzen ditu.

Margolanak Lertutxeko urtegira   Leioako campusetik gertu   eta Ereñoko marmol gorrizko harrobira egindako irteeretan gauzatutakoak dira. Gai berbera izanagatik, erakusketak paisaiari hurbiltzeko modu asko erakusten ditu, askotariko estiloetatik heldu baitiete lanei.

Saila 11 sorkuntza-lanez osatuta dago, eta astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara eta igandean (ekainaren 10a) 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da.