Berriak

 
Ekainaren 7an, eguerdiko 15:00etan (eskola ordutegiaren barruan) Abusuko Bibliotekan lehenengo Solasaldi Literario Dialogikoa izango da eta bertara adin guztietakoak hurbildu ahal izango dira; izan ere, belanauldien arteko solasaldia izango da William Shakespeareren “Romeo eta Julieta” liburua komentatzeko.

Antzezlan honen egokitzapena erabili dute Zamakola eskolako 6. mailako ikasleek tertulia dialogikoen dinamika praktikan jartzeko, hitz egiteko txandak errespetatuz eta moderatzaile lanak ere txandaka eginez.

Ekainaren 7ko solasaldiak Jabi González tutorearen ikasleak eta Iratxe Lópezek dinamizatutako liburutegiko irakurle klubeko kideak batu ditu lehenengoz eta auzotar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera gaztelaniaz izango den saio bitxi honetara. Gomendagarria da egun horren aurretik liburua irakurtzea.