Berriak

 
Arrigorriagako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die IMSERSOren 2018-2019 denboraldiko oporren programan tokia eskatzeko epea zabalik egongo dela 2018ko ekainaren 14ra arte.

Programan lekua hartzeko, interesdunek Arrigorriagako Udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkez ditzakete eskabideak, 08:00etatik 14:45era. (Ekainean 08:00etatik 13:45era).