Berriak

 
Uda honetan udalekuen eskaintza berria Arrigorriagako nerabeentzat.

Udako oporrekin batera, Arrigorriagako Udalak, 2018ko Multiabentura udalekuez gain, 2D Animazioko Udalekuak eta Udaleku Teknologikoak antolatuko ditu Arrigorriagan, bertan erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (2001 eta 2006 bitartean jaiotakoak).

2D Animazioko Udalekuak:

Ekimen ugari egingo dira: pertsonaiak diseinatu, ekintza-sekuentziak garatu, asmatutako pertsonaien argazkiak jarri Gaztegunean, animazio bat sortu taldean…

Udaleku hauek ekainaren 25etik 29ra arte izango dira, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara, Arrigorriagako Gaztegunean.

Udaleku hauek 10 euroko prezioa izango dute.

Udaleku Teknologikoak:

Udaleku hauetan, ikasiko dugu Lego mindstorms zer den, 2Dko bideo-joko bat nola egiten den, eta aplikazioak nola sortzen diren App Inventorrekin eta Makeblock mBot-ekin.

Udaleku hauek uztailaren 2tik 6ra arte izango dira, goizez, 10:00etatik 14:00etara, Arrigorriagako Gaztegunean.

Udaleku hauek 25 euroko prezioa izango dute.

Izena maiatzaren 14tik ekainaren 10era arte eman ahal izango da, honako leku hauetan:

Arrigorriagako Gaztegunea
Tel: 946 001 876
16:00 - 21:00 (maiatzean)
16:00 - 20:00 (ekainean)

Abusuko HAZ
Tel: 944 792 930
08:00 –14:00

Leku mugatuak: Eskaera-kopurua leku-kopurua baino handiagoa bada, ekainaren 11n, 17:00etan, zozketa egingo dugu Gaztegunean.

Kartela ikusi (PDF 241KB)