Berriak

 

Arrigorriagako institutuko bilkura-aretoan, elikaduraren nahasmenduak familiaren rolaren ikuspegitik prebenitzeari buruzko hitzaldia emango da bihar, maiatzaren 29an, 18:00etan. Honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: dauden elikadura nahasmenduak eta horien ezaugarriak, nola hauteman daitezkeen, nola jardun behar dugun gure seme-alabaren batek elikaduraren nahasmendua badu…

Hitzaldia denontzat izango da, baina aretoaren leku-kopurua mugatua denez, kopuru hori gainditzen bada, lehentasuna izango dute institutuko gurasoek eta euren seme-alabek.