Berriak

 
Basaurin dagoen Finagako kultura-multzoak —Finagako San Martin ermitak eta bere inguruak osatzen dutenak— hainbat bisita gidatu jaso izan ditu 2014az geroztik. 2015ean, Malmasingo gotorlekuraino doan oinezko igoera batu zitzaion ibilbideari eta, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen ibilbide historikoei jarraipena emateko, aurten, Abrisketako Done Peri ermita ere bisitatuko da, Basauriko eta Arrigorriagako Udalen laguntzarekin.

Aurreko esperientziek oso harrera ona izan zuten. Finagako kultura-multzoa, Abrisketako Done Peri ermita eta Malmasingo gotorlekua bisitatzeko ziklo berria ekainean jarriko da martxan, tenperatura atseginak eta klima egonkor teorikoak izango ditugulakoan.

Aurreko lau urteetako erreferentziak hartuta, 2018 honetarako proposamenak bi bisita-formatu proposatzen ditu: autobusez eta oinez. Ibilgailuz egiteko, bi irteera proposatzen dira Finagako San Martinera (ekainaren 2a eta 13a, larunbatak), eta beste bi Abrisketako Done Perira (ekainaren 9a eta 16a, larunbatak).

Igandeak oinezko bisitetarako gordetzen dira; ekainaren 3an eta 10ean, Basauriko San Migueletik aterako dira, Finaga, Malmasin eta Abrisketa bisitatzeko, eta 17an eta 24an, ordena aldatuko da: Abrisketa, Malmasin eta Finaga bisitatuko dira. Autobusa egongo da Basauriko San Migueletik Finagako San Martineraino, eta Arrigorriagatik Abrisketako Done Periraino.

 

Kartela ikusi (PDF 157KB)