Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak ikasturte amaierako irteera erakargarri bat antolatu du ekainaren 16ean. Lagunekin gozatzeko jarduera honetan ekimen ezberdinak burutuko dira. Evencan Safari Aventuran (Soano) primeran pasatuko dute naturan bertan dromedarioen gainean ibilalditxoan, asto eta zaldien gainean paseo bat egiten zaldizko pista batean eta baserria bisitatzen.

Ondoren, Villapresenteko labirintoan, Espainiako labirintorik handienean orientazio-senaz baliatuko dira. Azkenengo jarduera Forestal Parkean izango da (Santander). Parke hau Kantabriako abentura parkeetatik zuhaitzen arteko tirolina luzeenak dituena da.

Leku mugatuak daude. Hori dela eta, eskainitako lekuak baino eskaera gehiago egotekotan ekainaren 2an, 18:00etan, zozketa egingo da Gaztegunean. Jarduera honek 10 euroko prezioa dauka eta ondokoa barne hartzen du: joan-etorria autobusean (goizeko 08:30ean irtengo da Arrigorriagako anbulatoriotik.), Evencan Safari Aventurako ekimen guztiak eta, labirintora eta Forestal Parkera sartzeko sarrerak.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenek Gaztegunean eman dezakete izena ekainaren 1era arte.

Kartela ikusi (PDF 272KB)