Berriak

 

Maiatzaren 25etik 31ra bitartean Kerik Gabeko XIX. Astea egingo da, eta, horren harira, Udalak eta Arrigorriagako Osasun Zentroak II. Hiri-Ibilaldia antolatu dute, Pentsiodunen Elkartearekin eta Madalen Emakumeen Elkartearekin batera. Maiatzaren 25ean izango da, ostiralean.

Ibilaldiak ordubete iraungo du gutxi gorabehera, eta, “Tipi-tapa osasunaren bila!” lelopean, Udaletxeko plazan hasi (10:30ean) eta amaituko da. Ibilaldiaren xedea da ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzea. Edizio honetan, gainera, eskola-komunitatea ere inplikatu da eta ikastetxeko goi-mailetako ikasleek parte hartuko dute.