Berriak

 
Zainduz 2018 programaren barruan, Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek “Nola bideratu jokabide zailak zaintzan” doako ikastaroa antolatu dute, mendeko pertsonen familiartekoentzat bereziki. Ekainaren 4an, 11n eta 18an izango da.

Ikastaroa Udal Euskaltegian egingo da, astelehen horietan, 16:30etik 18:30era bitartean. Parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, telefono zenbaki honetara deituta: 944020205.