Berriak

 

Arrigorriagako udaletxeko plazak Merkataritzaren ohiko Jaia hartuko du datorren larunbatean, maiatzak 26. ADECKA udalerriko merkatarien elkarteak antolatu du eta, aurten ere, doako txistorrada bat egingo da ekitaldi nagusi gisa; 18:30etan hasiko da.

Hori baino lehen, txikienentzako ludoteka eta tailerrak egongo dira, 17:30etatik aurrera, eta musika ere ez da faltan izango: diskoteka mugikor batek eguna girotuko du.

Kartela ikusi (PDF 915KB)