Berriak

 

Asier Albizua alkateak eta Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak hasiera emango diote bihar goizean Galdutako Pertsonei buruzko Topaketa Teknikoari. Oraingoan ere Arrigorriagan egingo da, izan ere, Galdakao eta Gasteizekin batera, bereziki daude sentsibilizatuta gai horrekin, eta udal horiek antolatzen dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzarekin batera.

Manuel Marlascak, La Sexta TVko kazetariak, “Desagerpenak lehentasunezko arazoak al dira?” izeneko hitzaldia emango du. Hitzaldi horren ondoren, beste hitzaldi hau entzun ahal izango dute bertaratuek: “Desagerpenen tipologiak eta mapa: hobeto ezagutu, prebenitzeko, bilatzeko eta aurkitzeko”.

Atsedenaldi baten ondoren, “Desagertutako pertsonen Estatutu baten alde” izeneko lan-mahaia egingo da. Mahai horretan parte hartuko dute Juan Luis Ibarra EAEANko presidenteak eta José Rafael Rich abokatuak. Goizeko ekitaldiak amaitzeko, eztabaida-mahai bat egingo da izenburu honekin: “Polizia-familia harremana: kontaktua eta gardentasuna”.

Arratsaldean, beste bi lan-mahai egingo dira: lehenengoa, “Sare sozialak eta komunikazioaren teknologiak: ARRISKUAK BALORATZEA (ziber-jazarpena, bullyinga, sextinga, etab…) eta ABANTAILAK APROBETXATZEA (prebentzioa, ikerketa eta bilaketa)”, eta bigarrena, “Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten adineko pertsonen desagerpenak: prebenitu al daitezke?”.