Berriak

 

Garriko taekwondo klubak, Arrigorriagako Berdintasun Sailarekin batera, emakumeentzako defentsa pertsonaleko 6. ikastaro trinkoa antolatu du maiatzaren 26 eta 27rako.  Aurrekoak bezala, hau ere dohainik izango da, eta 12 urtetik gorako edozein emakumek hartu ahal izango du parte. Oraingoan, ikastaroa hiru saiotan egin ahal izango da, zenbat parte-hartzaile dauden, eta noiz ahal duten, horren arabera.

  • Larunbata, 10:00etatik 14:00etara
  • Larunbata, 16:00etatik 20:00etara
  • Igandea, 10:00etatik 14:00etara

Saio guztietan edo baten batean hartu ahal izango da parte, baina, ahal izanez gero, guztietara joatea gomendatzen dute, ikastaro osora. Izen-ematea itxita, parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da, behin betiko ordutegien berri emateko.

Ikastaroa udal-kiroldegiko taekwondo-aretoan egingo da, eta izen-ematea kiroldegiko harreran edo garrikotaekwondo@gmail.com helbide elektronikoan idatzita; izena, jaiotze-data, helbide elektronikoa eta zein saiotan parte hartuko den adierazi beharko da.

Ekimen honekin, Garrikok parte hartzaileen ahalduntzea lagundu nahi du, oro har emakumeen kontrako indarkeriaren aurka borrokatzeko modutzat, eta bereziki Arrigorriagako emakumeen kontrakoa.