Berriak

 

Arrigorriagako alkate Asier Albizuak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Galdakao eta Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatzen duten Desagertutako Pertsonei buruzko Arrigorriagako VI. Topaketa Teknikoa aurkeztu dute Gasteizko udaletxean. Topaketa Lonbo Aretoan egingo da, maiatzaren 22an.

Aurkezpen-ekitaldian programan sakondu zen, eta aurreko egunetarako prestatu diren jarduera paraleloak azaldu ziren. Ostegunean, prestakuntza-jardunaldi bat eta bilaketa- eta erreskate-simulakro erreal bat egingo dira Mendikosolo parkean. Gasteizen, Kolonbian desagertutako Borja Lázaro kazetari gasteiztarraren fotokazetaritza-erakusketa bat egingo da, eta, horrez gain, Rafael Reina soziologo eta fotokazetariak "Desagerpenen soziologia bisuala" hitzaldia emango du.

Erakusketa maiatzaren 18tik 27ra ikusi ahal izango da Gasteizko Udaleko Montehermoso Kultur Zentroko erakusketa-aretoan, eta maiatzaren 18an (ostirala) egingo den inaugurazio-ekitaldian, Igor García Beitia abeslari, konpositore eta Borja Lázaroren lagunaren musika-emanaldiaz gozatu ahal izango da.

Rafael Reinaren hitzaldia maiatzaren 25ean izango da, eta lehenago, maiatzaren 21ean, 12:30ean, FNAC-Bilbaon, Paco Lobatónen "Te buscaré mientras viva" liburua aurkeztuko da. Ekitaldi horretan izango da Ibon Uribe.