Berriak

 
Arrigorriagako udal-liburutegiak (herrigunea) antolatzen dituen literatura-topaketen barruan, datorren ostegunean (maiatzak 17) José Luis Cuestaren “Narraciones bajo el arcoíris” liburuaren aurkezpena egingo da Kultur Etxean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta idazlearen lagun eta laguntzaile Vanesa Hernández Escajadillok aurkeztuko du. Irakurketa dramatizatua egingo dute Aitor González Iturbe eta Galder Tudela Novales aktoreek.

Miriam Blázquezen ilustrazioak dituen liburu honetako hamaika kontakizunek ezaugarri komun bat dute: goxotasuna eta maitasuna. Horrek ez du esan nahi ez dagoela azpijokorik, indarkeriarik (gutxi) eta istorioak gertatzen diren ingurutik haratago doan umore sotilik. Mendebalde Urrunetik (Far West) gerra ondorengo Bilboko auzo ezagunenetaraino, Chicagotik edo New Yorketik eta tramak garatzeko irudikatutako beste leku batzuetatik igarota.