Berriak

 

Aurten ere, familia eta lana bateratzeari laguntzeko asmoz, Arrigorriagako Udalak udalerriko familien eskura jarriko du Lonboko ludoteka zerbitzua, uztaileko hiru astetan eta 2013. urtean jaiotako umeentzat.

Ohi bezala, 2018ko udako ludoteka zerbitzua euskaraz emango da uztailaren 2tik 20ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Halaber, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da beharrezkoa duten familientzat, 09:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etara. Gainera, ume bakoitzeko 35 euroko prezioari eutsiko zaio izena eman duen haur bakoitzagatik; haurtzaindegi zerbitzua barne hartzen duen prezioa, aldiz, 55 eurokoa izango da.

Lekuak mugatuak dira eta izena emateko zein ordaintzeko epea maiatzaren 11tik 18ra egongo da zabalik. Eskabideak eta ordainagiriak honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira: udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), 08:00etatik 14:45era; Kultur Etxean, 17:00etatik 20:00etara; eta Lonboko ludotekan bertan, 17:30etik 19:30era.  Maiatzaren 28tik aurrera, hiru toki horietan jarriko da onartuen behin betiko zerrenda.