Berriak

 

Datorren larunbatean, maiatzaren 12an, 2018ko Zuuumbatloia!!! izango da udal-kiroldegian; jardunaldi horretan, 50 minutuko hiru Zuuumba!!! saio egingo dira 10:00ak eta 13:00ak bitartean, 14 urtetik gorakoentzat. Doakoa da, baina kiroldegiko atezaintzan eman behar da izena.

Era berean, asteburu honetan (maiatzaren 12an eta 13an), Bizkaiko XXXVII. Eskola Jokoak direla eta, Arrigorriagan jokatuko dira Bizkaiko Foru Aldundiko eskola-kirolaren egitasmoko zenbait lehiaketaren finalak, 2017-2018ko denboraldiari dagozkionak. Zehazki, larunbatean, hilaren 12an, PP2 jokaleku estalian txirrindularitza modalitatea (ginkana) izango da ikusgai, 09:00etatik 14:00etara, eta igandean, hilaren 13an, herri-kirolen modalitatea jokatuko da, pilotalekuan, 09:00etatik 14:00etara.