Berriak

 

Arrigorriagako Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoak- KIUBek etxebizitzetako argiak aldatu eta horien ordez led argiak jartzeko beharraz informatzen duten etxebizitzetako atarietan edo postontzietan kokatutako iragarki-kartelei buruzko kontsultak jaso ditu. Horri dagokionez, Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, nabarmendu du etxeetako bonbillak aldatzea eta LED argiak jartzea ez dela derrigorrezkoa.

Halaber etxeko kontratuetarako hauek kontuan hartzea komeni da:

  • Etxeetara eginiko bisitetan egiten diren erosketak merkataritza-establezimendutik kanpo egiten diren kontratuak dira eta kontsumitzaileak 14 egun natural ditu atzera egiteko, nahi horren konstantzia edo froga utziz. Produktuak erosteaz gain, zerbitzu bat kontratatu bada, adibidez, instalazio zerbitzua, arazoak gerta litezke.
  • Erosketa finantzatu balitz, horri lotutako finantzaketa-kontratua ere deuseztatuko litzateke.

Informazio gehiago eskuratzeko, Arrigorriagako KIUBak asteazkenetan 16:30etik 19:00etara ematen du arreta Urgoiti pasealekuko 6. zenbakian eta hileko lehenengo ostiralean 10:30etik 13:00etara Abusu Zentro Soziokulturalean.