Berriak

 

Maiatzaren 13an (igandea), “Richard zikoina” filma emango da euskaraz Lonbo Aretoan, 12:30ean, eta doan.Toby Genkel eta Reza Memarik zuzendutako film honek 85 minutu irauten du, eta Alemanian eginda dago.

Filmak Richarden istorioa kontatzen du; zikoina-familia batek adoptatu eta hazi duen txolarre bat da, eta sinetsita dago haietako bat dela.Baina arazoak sortzen dira zikoinak, aldako hegaztiak, Afrikarantz abiatzen direnean negua pasatzera.Richardek ere joan nahi du, eta autostop egiten hasten da Europa osoan, autobusez, trenez, eta barkuz, hontz xelebre batekin eta disko musika abesten duen papagaitxo jostalari batekin, bere zikoina-familiari erakusteko bera ere haietako bat dela.