Berriak

 

Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelak hurrengo egunotan Kultur etxeko arte plastikoen tailerretan burututako lanak jarriko ditu ikusgai. Ikasturtean zehar, Udalak herritarrei hainbat tailer eskaintzen dizkie eta, hauek amaitutakoan, eginiko lanak ikusgai jarri ohi ditu.

Horrela, erakusketa gelak, maiatzaren 9 eta 16 bitartean, honako tailerren erakusketa zabalduko du: arte dekoratzailea, pachwork-a, pintura, altzarien zaharberritzea, alezko apaingarriak eta bestelako apaingarrien tailerrak. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango dira lanok.