Berriak

 

Emakumeen ziklismo-proba hau Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrigorriagako Udaletako Berdintasun sailek sustatu dute, Ugaoko Ziklismo Elkartearen laguntzarekin. Zeberion izango da, maiatzaren 12an.

Hiru udalek hitzarmen bat sinatu dute, toki erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta kirolarekin duten konpromisoaren adierazgarri gisa. 2019an proba Ugao-Miraballesen egingo da, eta 2020an Arrigorriagan.

Gaur goizean, Zeberioko udaletxean, “Emakumeen Klasikoa” probaren lehen edizioa aurkeztu da. Emakumeentzako ziklismo-proba bat da, eta Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrigorriagako Udaletako Berdintasun sailek sustatu dute, Ugaoko Ziklismo Elkartearen laguntzarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxabankek eta Caixabankek babestu dute egitasmoa, besteak beste. Proba maiatzaren 12an izango da eta Zeberiotik irten eta bertan amaituko da.

Gaur goizean, Zeberioko udaletxean, “Emakumeen Klasikoa” probaren lehen edizioa aurkeztu da. Emakumeentzako ziklismo-proba bat da, eta Zeberio, Ugao-Miraballes eta Arrigorriagako Udaletako Berdintasun sailek sustatu dute, Ugaoko Ziklismo Elkartearen laguntzarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxabankek eta Caixabankek babestu dute egitasmoa, besteak beste. Proba maiatzaren 12an izango da eta Zeberiotik irten eta bertan amaituko da.

Aurkezpen-ekitaldian, hiru udalerrietako alkateak ez ezik (Karlos Idirin, Zeberiokoa; Ekaitz Mentxaka, Ugao-Miraballeskoa; eta Asier Albizua, Arrigorriagakoa), hauek ere izan dira: Amaia Estiballes, Zeberioko Udaleko Berdintasuneko teknikaria; Agurtzane Elorriaga, Bizkaia Durango-Euskadi Murias-eko emakumezkoen taldeko entrenatzailea; Eider Merino, atleta profesionala; Ramón González, emakumezkoen ziklismoaren hautatzaile nazionala; Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko kiroletako zuzendaria; eta María Guijarro, Foru Aldundiko berdintasuneko zuzendaria.

Halaber, hiru alkateek abagunea aprobetxatu dute proiektuan sartuta dauden hiru udalen arteko hitzarmen bat sinatzeko. Horren bidez, kirolarekiko eta genero-berdintasunarekiko hartu duten konpromisoa beteko dutela bermatu nahi dute. Akordio horri esker, hiru udalek helburu hauek betetzeko lan egingo dute: kirola genero-ikuspegitik sustatzea; kirola prestakuntzako garraiatzaile eta balioen igorle gisa sustatzea; emakume kirolari eta profesionalak eredu gisa hartzea; eta erakunde, entitate, boluntario eta berdintasunaren eta kirolaren arloko adituen artean sareak eraikitzea.

2019an Ugao-Miraballesen eta 2020an Arrigorriagan

“Emakumeen Klasikoa” probaren lehen edizioa Zeberiotik irtengo da, eta bertan amaituko da, Ugao-Miraballes eta Arrigorriaga udalerrietatik igaro ondoren. Eta datozen urteetan udalerri anfitrioia aldatuko da. Datorren urtean Ugao-Miraballesen txanda izango da, eta 2020an Arrigorriagarena.

Bizkaiko Txapelketa ere izango den proba honetan, kadete, junior, Sub23 eta eliteko kategorietako emakumeek parte hartuko dute. Honela banatuko dira:

Kadeteak: 40 km - 09:00etan. Ermitabarri- Ermitabarri.
Junior: 73 km - 10:30ean. Ermitabarri-Elizondo (elizaren alboan).
Sub23 eta elitea:90 km - 10:30ean. Ermitabarri-Elizondo (elizaren alboan).

Kadeteentzako ibilbidea 40 km-koa izango da; Ermitabarritik (Zeberio) irtengo da 09:00etan, eta leku berean amaituko da. Junior kategoriaren proba 10:30ean irtengo da Ermitabarritik eta Elizondon amaituko da; 73 km egin ondoren. Azkenik, Sub23 eta eliteko kirolariak 10:30ean irtengo dira Ermitabarritik, eta 90 km-ren buruan, Elizondon amaituko dute ibilbidea. Ibilbide guztiak igaroko dira nahitaez Ugao eta Arrigorriagatik.